Kaori

Gure proiektuak bere ateak ireki zituenetik argi geneukan Kaori Faktoria erropa denda eta gure joskintzako tailerra baino zerbait gehiago izatea nahi genuela, eta ikastaroei leku egingo zitzaien espazioa ere izango zela gure txoko berria. Honela, pasa den larunbatean, Urtarrilak 26an, eman genion hasiera faktoriaren ikastaro saioei.

Eguraldiak eskulanetan aritzeko gonbita luzatzen zuen eta giro goxo eta atseginean elkartu ginen korapiloen munduan murgildu eta makramearen hastapenak ezagutu asmoz.

Ederra joan zen arratsaldea, Lurgiren azalpenei jarraiki… alondrak alde batetik korapiloak bestetik … eta kafetxo eta pasta arteko tertuliatxoetan igaro zitzaizkigun ikastaroak irauten zituen hiru ordutxoak. Gustora.

Mila esker Leire, Oihane,Aitziber, Mikel eta Iraia. Esan bezala emango diogu jarraipena ikasitakoari. Korapilatzen hasi besterik ez gara egin eta!!

 

Adi hurrengo deialdiei.