Kaori

Inaugurazioa

Hilabeteetako lan, eskulan,  buruhauste, burokrazia, garbiketa,….eta norbere espazioa sortzeak dakarren guztiaren ostean, iritsi da denboran amesten genbiltzan egun berezia.

FAKTORIAren ateak parez-pare ireki eta KAORIren etxea lagunei irekitzeko eguna.

Ezin zuen beste modu batera izan; Inaugurazio festa bat merezi du guzti honek!!

Eta iritsi da eguna. Hau, hori eta hura lotu. Musika, janaria eta zer edana PREST!!  Festa aurreko prestaketak eginda, tripako tximeletak lasaitu eta momentuaz gozatzea besterik ez da geratzen.

Milesker ...

DUO DO PORTU zuen zuzeneko doinuekin belarriak goxatu eta oinak dantzan jartzeagatik.

ZIGOR DZri zure diskoei eragin eta zure musikaz kalea alaitzeagatik, eta nola ez KOJO.ri hain beharrezko den sasi teknikari lanak beti bezain fin betetzeagatik, den dena ongi baina hobeto entzun dadin.

BEER-TOKIko kideei, gure eztarriak lehor ez daitezen artisau zerbeza eskuragarri jartzearren.

ARAMENDIA Pasteleriari, etxekook hain goxo prestatu duten jatekoari,  falta ezin den gozo puntu hori emateagatik.

Eta nola ez, eskerrak gure proiektu hontan era batera edo bestera lagundu gaituzuen guztioi. Familiari. Egunerokotasunean ondoan zaituztegunoi. Gure umore on eta txarren eramaile.

Bai, tripako tximeletak lasaitu eta momentuaz gozatzea besterik ez da geratzen. Egin dezatela hegan tripako tximeletek eta izan dadila Irailaren 27ko ostegun hau, bizitzan ahaztuko ez dugun egun ahaztezin bat.

Kaori Faktoriaren bidaia martxan da.

Bihotzez milesker bidai kide guztioi.