Kaori

Guri Buruz

Historia txiki bat

Kontatu didate 2011tik 2014ra bitarte, Lurgi Mexikon bizi izan zela eta bertan ireki zizkiola sormenari ateak, parez pare. Han zebilela hasi zen makrameko hariekin jolasean, eta handik bueltan Euskal Herriko azokak etorri ziren: Ozeanoz bestaldeko bitxigintza hemengo eskulangintzarekin nahasian.

Kontatu didate, 2015 eta 2016. urteen artean, Afrikako bidaiak iritsi zirela eta han hasi nintzela ni ere ernaltzen: danborren erritmoan dantzan, oihal koloretsuen artean, kontinente beltzean.  Bidaia haietako batetik bueltan, oihal koloretsu haiek liluratuta, josteko makina bat erosi zuen Lurgik eta orduan gorpuztu nintzen ni ere: KAORI.

Geroztik biok ibili izan ginen, azokaz azoka, baina bidaia eta sormen momentu horiek beti behar izaten dituzte konplizeak, ametsak partekatu ahal izateko, indarberritzeko. Eta horixe izan zen Nahikari, entzule eta konplize, 2018an, joskintzaren hegaldira gehitu zitzaigun arte.

Baina, hegaldi guztiek behar dute lur-hartzeko tokia, eta hala sortu zuten Nahikari eta Lurgik KAORI FAKTORIA: nire hazte lekua, gure sormen txokoa, kultur fusiotik modaren hormak arrakalatzen ditugun tokia. Hemen ari naiz pixkanaka hazten, bizitzaren erritmoan, umetatik gaztarora, osagarrietatik jantzietarako saltoa eman berri.

Gure etxeako ateak ez dira ixten, gure moduko artisau txikien topagunea da, artea eta modaren elkargune, lur-hartu eta hegan jarraitu ahal izateko gune askea.