Kaori

Kaori Filosofia

Xedea eta Ikuspegia

BIZITZA JANZTEKO BESTE MODU BAT…

Kontsumoaren gurpil zoro honetan bueltaka gabiltza gehienok: erosi, erabili eta bota. Nork, norentzat eta nola egiten den begiratu gabe. Baina, guk bizitza osasuntsu eta anitzak maite ditugu. Gure arropek ingurumena zaintzen dutela bermatzen duten zigiluak daramatzate, jakitun garelako Amalurrak bizi gaituela. Joskintzako artisauak gara, ikusezin bihurtu den lan hori guztiari duen balioa aintzat hartzea* dugu helburu, pertsonon duintasuna aldarri. Baina, zer litzateke mundua kolorerik gabe? Afrikako tela koloretsuak ditugu lehengai, kulturak nahas gai, jatorri, gorputz, hizkuntza eta genero aniztasunen saltsa maite dugulako.