Kaori

Faktoria Eraikitzen

Denbora pasa da lehen hizketaldi hartatik hona. Dozenaka bazkaloste, trago arteko tertulia eta gozo arteko gosari mordoen ondoren hasi da forma hartzen KAORIren hazte lekua izango den FAKTORIA. Proiektuak bizilekua Villabonan izango duela adostuta, gure beharretara egokituko den lokaltxoaren bila ekin diogu, eta primerakoa topatu!!

Paretei kolore hau…edo beste hau? Hasi margotzen!! Hemen apaltxo batzuk, han beste pare bat, barruan josteko makinentzat mahaitxo bi eta Faktoriaren erdigunean egurrezko mahai eder bat gure tela koloretsuei bizia emateko, … PREST??

Has dadila Faktoria martxan!!