KAIDARA

KAIDARA

KAIDARA Oraingo honetan liburu bat gomendatzera natorkizue, Kaidara izeneko liburua, gaztelerara itzulia.

Hau Afrikako epopeia iniziatiko handienetako bat da, "Urrearen" eta ezagutzaren bila bidean doazen hiru heroi afrikarren istorioa kontatzen du, eta Niger ibaiko meandro handiko peule artzainen irakaskuntza tradizionalaren oinarrizko testua da. Kaidararen lehen bertsio poetikoa 1966an argitaratu zen, "Afrikako ahozko tradizioa kontserbatu eta aurkezteko" UNESCOren programaren esparruan, Amadou Hampâte Bla, peule humanista, zientifiko eta diplomatikoa, "Batez ere tradizionalista" eta ahozko kulturaren zaindaria.

Benetan mezu sakonak dituen istorio bat, azkar irakurriko duzu eta hausnarketa politak egitera gonbidatuko zaitu seguru.

Lagun berezi batek gomendatutako liburua da hau eta nik zuei guztioi gomendatu nahi dizuet oraingoan.

UNITED MINDS | LIBRERIA AFRO ONLINE txoko ederrean aurkitu dezakezue eskuragarri, beste altxor askoren artean.

Gozatu!