
EMAKUMEAK
Emakume Nigeriarren Elkartearekin joskintza ikastaro bat daukagu martxan Ordizian. Bertan, joskintza irakasteaz gain elkarren artean sostengatzen gara. Joskintzaren bitartez sareak sortzen ditugu, mugak igaro eta errespetu, sormen eta maitasunetik eraikitzen dugu elkar.
ORDIZIA
Asteazken eta Ostiral: 11:00-13:30

HAUR ETA GAZTEAK
Joskintza eta kustomizazio taillerrak ematen ditugu, eskola, ludoteka, gaztelekuetan... Joskintza sormen handiko jarduera izanik, gazteekin konektatzeko bide ederra izaten da, haien interes eta motibazioetatik habiatuta, imaginazio eta eskuak martxan jartzeko.

AKAM ESPAZIOA
Aukera asko ematen dizkigun espazio batean egiten dugu lan, komunitatean lan egiteko aukera ematen digu Akam Espazioak. Momentuz, Kaori Faktoriatik Hasiberrientzako tallerrak eta ikastaro Monografikoak ematen ditugu, hauetan, poltsa, nezeser, kartera, kimono... eta gauza ezberdin gehiago ikasteko aukera emanez.
INFORMAZIO GEHIAGO:

MENDEBALDEKO AFRIKAKO DANTZA ETA PERKUSIOA
Kawadeni Elkartetik, Bibiche eta Lurgik, Mendebaldeko Afrikako Dantza eta Perkusio klaseak ematen ditugu. Gure helburua kultura ekarri eta bidai eta munduan zehar egiten ditugun ikastaroetan irakasle handietatik ikasten duguna transmititzea da. Zorte handia dugu internazionalki oso ezagunak diren irakasleak oso gertu izatea eta gure kompromezua ikasitako guztia ahalik eta fidelen transmititzea da.
VILLABONA (Astearteak)
18:00-19:30 Perkusioa
19:30-21:00 Dantza
- Intetsibo, eskoletako tallerrak, kontzertuak eta animazioak ere eskentzen ditugu.
INFORMAZIO GEHIAGO: