lurgisobrenosotras

· LURGI · Senegalera (Casamance) egin nuen lehenengo bidaia izan zen; Cafountinera joan ginen eta hango merkatuan ikusi nituen arropak egiteko erabiltzen dituzten oihalak. Ikaragarria izan zen!

Momentu horretan bertan oihal hoiekin zerbait egin behar nuela ikusi nuen argi eta garbi.

Bi hilabeteren buruan Euskal Herrira itzuli nintzen bizipen ikaragarriz eta ... oihalez betetako motxila batekin.

Iritsi bezain laster, josteko makina txiki bat erosi eta sortzen hasi nintzen. Hori zerbaiten hasiera zela ikusi nuen eta laister jaio zen KAORI.

Kaori-rekin batera hazten eta eboluzionatzen hasi nintzen eta Afrikara egindako bidaien artean Moda Diseinuko Masterra ere ikasi nuen.

KAORI jada martxan zegoen eta pare bat urteren buruan lan egiteko eta jendearengandik gertuago egoteko espazio bat sortzeko beharra sentitu nuen, gure ideia eta sorkuntza guztiak gauzatu ahal izateko, inspirazio eta prestakuntza eremu bihurtuz. Eta horrela eman genuen hurrengo pausoa:

KAORI FAKTORIA ireki genuen. Kaori helmuga asko dituen bidaia da, bakoitza aske eta bakarra sentitzeko bidaia eta bizitza beste modu batean janzteko modua.

Ongi etorri KAORIA FAKTORIAra

logo2handiagoa
Diseño sin título-18

· BIBICHE ·

Afrikara egin nuen lehenengo bidaia bere eskutik izan zen, ezin zuen beste modu batera izan. Bere herria erakutsi zidan, bere familia aurkeztu eta txikitatik parte zen perkusio eta dantza taldera eraman ninduen dantzatzera. Bera proiektu honetan klabea da, nigan sinetsi zuen hasieratik eta ekonomikoki ere lagundu zuen proiektuaren lehen urratsetan eta askotan hartu izan ditu goraizeak ere. Oraindik josten animatzen ez den arren, metro aso moztu ditu iada. Eta gainera gure modelo ofiziala da!

Diseño sin título-14

· NAHIKARI ·

Kaori Faktoriaren proiektuan hasiera-hasieratik sinetxi eta bultzau du. Hasiera batean josten ez bazekien ere, erakutsi du, lan eginez eta ilusioarekin edozer ikasi dezakegula. Beti musikaz inguratuta egiten du lan eta txistuka, abestuz... egiten ditu Kaoriko sorkuntzak. Gaur egun proiektuan bigarren plano batean geratu den arren, beti dago hor esku bat botatzeko prest. Eskerrikasko Nahiki!

Diseño sin título-27

· AMETS ·

Kaori sortu denetik neurri batean bere proiektu ere sentitu du, Gineako bidaietara apuntatzeko gehien bat. Argazkiak atera, editatu eta modelo lanak egiteko ere beti prest!